XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste sintomak tumorearen kokapenari dagozkio.

Mediastinoko tumoreak adibidez, goi aldeko kaba benaren sindromea sor dezake, edo birika-parenkimako hedapenaren sintoma eta zeinuak.

Noizean behin beheko gorputzadarretara zabaltzen den gerriondoko mina orno-muinaren konpresio baten aurkezpena izan daiteke, etab.

Beste sintoma orokorrak hauek dira: ahultasuna, erraz nekatzea, anorexia, pisu-galera, kakexia, sukarra eta pruritoa.

Hazkura, goiz agertzen den sintoma da; helduengan batez ere.

Gainera, larruazaleko ohizkanpoko lesio asko ager daiteke.

Hauek gaixotasuna tratatzen den heinean desagertu egiten dira.

Azterketa fisikoan haztatzen ditugun ganglioak elastikoak dira eta kautxuak bezalako itsapena dute.

Batzuetan, taldetan biltzen dira.

Sarritan beste adenopati motetatik ezin dira desberdindu, sendagilea esperimentatua izan arren.

Beste zeinuak erraz asma ditzakegu sintomak kontutan harturik.

Laborategian ez dugu datu susmagarririk aurkitzen, zeruloplasminaren neurri patologikoa ez denean.

Gutxitan agertzen da anemia eta globuluen jalkiera-abiadura % 65etan besterik ez dago lehenengo ordurako 20 mm baino gorago.

Gammaglobulinaren neurriak igota daude % 40tan, baina hipogammaglobulinemia aurkitzea ez da hain bakana.

X izpiak oso garrantzitsuak dira; toraxeko linfomaren diagnostikorako batez ere.

Gongoilak normalak diren ala ez diagnostikatzeko Linfangiografia asko erabili ohi da eta baita berrerorketak detektatzeko ere.

Organismo osoaren Galio zitrato erradioaktiboaren azterketa oso fidagarria da Hodgkin-en estadioak mugatzeko.

Baina diagnostikoa ziurtatzeko Reed-Stemberg-en zelula aurkitu behar dugu, hau nukleolo handiak eta neurri handiko 2 edo 3 nukleo dituen zelula delarik.

Nukleo handiaren inguruko unada argia da, azken hau berezitasunik handiena delarik.

Bere kopuruaren arabera egiten da lehen aipaturiko sailkapen histologikoa.

Arestian aipatutako ikerketak burutu eta laparotomiaz lagunduz, gero tumorea zein estadiotan dagoen mugatzen da edo mugatzen saiatzen da.